XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiara itzultzean berehala sartu zen eztabaidetan Gobernuarekin, beharbada kainoien fabrikaziorako prozedura egokienari buruz bat ez zetorrelako, baina zihur aski baita ere Juan Josek Suedian zelataritzari baino ikasketeei gehiago ekin ziolako.

Denbora galtzearen lagun ez izanik, eta bere anaia Faustorengana jo zuen, zeina Bergaran bait zegoen, Suedian hasitako ikerketak jarraitzeko.

Puntu honetara iritsirik, itzuli behar dugu Faustorengana, zeina lehentxeago utzi bait dugu Alemaniatik Bergararako bidean.

Faustok 1781eko udazkenean hartzen ditu bere gain Mineralogia eta Metalurgiari buruzko irakasketak Bergarako Erret Mintegi Abertzalean.

Bere egonaldia Mintegian irakasle gisa 1785 arte luzatzen da, urte hauek izaki ikastetxe honen aro emankorrena.

1783an ikasketa-planen birmoldaketa zabal bat egin zen.

Mintegiaren eraginkortasun kulturalaren hobetzea suspertzeko asmotan, eta horretarako oso kontutan eduki zen, gaiak praktikotasun aldetik tratatzea.

Birmoldaketa hau zela eta, Eskola Metalurgiko berezi bat sortu zen Erregearen berarizko subentzio baten bidez.

Eskola metalurgiko honen berri ematen du elkarteak 1784an Erregeari zuzendutako gutun batean eta horretan ikusten denez Faustok Freibergen ezagutu zituen gai-antzekoak ematen dituzte Bergaran ere: Mineralogia orokorra eta aplikatua, meatzeen ustirapenerako teknikak, lurreko geometria, Marrazketa Teknologikoa, metalurgiari egokitutako Fisika eta Kimika eta metalen entseiua.

Erregeari bidalitako gutun hori aipatzen dudanez, ezin dut utzi abagunea bertako parrafo bat berridatzi gabe, zeren oso adierazkorra bait da ikusteko zer nolako ikas-giroa zegoen Bergaran sasoi haietan; honela dio Bergaran lor daitezkeen ezagupenak ugariagoak, sakonagoak eta azkarragoak dira Parisekoak eta beste ikasketa tokitakoak baino, zeren bertan ez dute ikasleek beste horietan azaltzen zaien ikasketak uzteko tentaldi anitz.

Badakigu, Fausto Bergaran egon zen bitartean entseiu-laborategiak hobeagotu zirela, berak Parisen egindako zenbait erosketez aberaztuz (higrometroak, termometroak eta barometroak).

Mintegiaren laborategiak ematen zituen ahalbideak nolabait adierazteko hitzez-hitz berridazten dut segidan, Bergmann-en ikasle izan zen eta geroago Bergarako irakasle izango zen Thunborg suediarren komentarioa hamar urte geroxeago laborategia lehen aldiz ikustean: Laboratorium Chemicum-a aparte dagoen etxe bat da eta nahiko ongi hornituta dago.

Instrumendu eta material bitxirik ez da falta.

Dagoenaren zerrenda eman zidatenean zeharo harritua geratu nintzen, zeren Estokolmo eta Upsalako laborategiak besterik ezagun ez izanik, haiek honen laurdena besterik ez direla esatera ausartuko nintzateke.

Honela ba, Juan Jose Bergarara iritsi zenean 1782 urtearen bukaeran baldintza ezin hobeak aurkitu zituen ikerketa asmoak gauzatzeko.